EBALUATZEA
7- Jokoa ekoizten.
Urrats guztiak egin dituzuela ziurtatu behar dugu. Taldeko kide bakoitzak puntu horietako bi bere gain hartu beharko ditu.

- Landare-zelula eta bakterio-zelula, marraztuta eta koloreztatuta.
- Atal bakoitzak 3 laukitxo ditu fitxentzat.
- Organulu-txartelak eta tranpak sortuta eta QR kodea ipinita, 3. atazan erabakitako kopuruaren arabera.
- Galdera bat 3D eredu bakoitzean.
- Jokalari-fitxak: kolore bat jokalari bakoitzeko.
- Fluxu-diagrama inprimatuta edo idatzita.
- Eskaneatzea probatuta: dena ondo ikusten da.
- Jokoaren izena eta taldearena joko-taulan.

8- Jokoen azoka.
Talde bakoitzak zenbaki bat izango du. Hurrengo taldearen jokoan jolastuko duzue: zuen zenbakiari bat gehitu. Azken taldeak 1. taldearen jokoan jolastuko du. Horrela, talde guztiek jolastuko dute eta talde guztiek jasoko dute balorazio bat. Ondorengo puntuak baloratu beharko dituzue:

- Arauak ulertu ditugu galdetu gabe.
- QR kodeak ondo eskaneatzen dira.
- 3D organuluak ondo ikusten dira.
- Galderak ulertzen dira.
- Galderen erantzunak zuzenak dira.
- Partida amaitu da eta norbaitek irabazi du.

9- Zer ikasi dut?
Ikasegoera honen bidez ikasi duzuna neurtzen laguntzeko, hemen duzu berriro SARRERA atalean egin dituzun frogak. Hobekuntza nabaritu duzu?