2- Jokoa deskonposatzen
Aztertu dezagun aurreko atalean jolastu duzuen jolasa. Taldekide guztiek, lan kooperatiboa egin aurretik, ariketa hau egin beharko duzue:

- Arkatz GUZTIAK mahaiaren erdian jarri. Inork ezin du idatzi.
- Lerro horri dagokion taldekideak lerroa irakurri eta bere ideia esaten du.
- Denek hitz egiten duzue lerro horri buruz. Ados jarri behar zarete.
- Orain bai: arkatzak hartu eta BAKOITZAK bere fitxan idazten du. Idazten ari garenean, ez dugu hitz egiten.
- Arkatzak berriro erdira. Hurrengo lerroa, hurrengo taldekideak gidatzen du.

3- Zenbat karta?
Oraingoan 1-2-4 egitura kooperatiboa erabiliko dugu karta-kopuruari buruz hausnartzeko. Hori egin ondoren, landutakoa errepasatzeko ariketa egin, banaka.

- Lehendabizi, BAKARKA. Bakoitzak bere kabuz pentsatu eta bere proposamena idazten du orri batean. Une honetan ez da hitz egiten.
- Ondoren, BIKOTEKA. Alboko kideari azaldu, bi proposamenak alderatu eta bakarra adostu.
- Azkenik, LAUKOTEAN. Bi bikoteek elkarri azaldu eta taldearen azken erabakia hartu.
Azken erabakia denok idatzi behar duzue fitxan. - GOGORATU: ez da bozkatzen. Arrazoiak entzun eta ADOSTU egin behar da. Norbaitek ez badu ulertzen, taldeak azaldu behar dio.

4- Taulak marraztu
Folio birakariaren egitura kooperatiboa erabiliko dugu joko-taulak diseinatzeko.

- Taldea BI BIKOTETAN banatzen da eta bakoitzak ZELULA BAT egingo du:
- 1. bikoteak → ZELULA PROKARIOTOA (bakterio-zelula)
- 2. bikoteak → LANDARE-ZELULA
- 1. Diseinatu: marraztu, txandaka, zuen zelula koadrikulan. EZ erakutsi beste bikoteari.
- 2. Idatzi: bete fitxako taula, atal bakoitzarentzako fitxen koordenatuarekin. Zenbakiak bakarrik, marrazkirik ez.
- 3. Trukatu: eman koordenatu-orria beste bikoteari eta gorde zuen marrazkia.
- 4. Berreraiki: marraztu beste bikotearen zelula, jaso dituzuen koordenatuekin bakarrik.
- 5. Alderatu: orain bai, atera marrazki originalak. Berdinak atera dira?

5- Arauak algoritmo bihurtu
Jolastu duzuen jolasa aztertzen jarraituko dugu, FLUXU-DIAGRAMAK nolakoak diren aztertzeko. Azkenik, zuen jolasaren fluxu-diagrama sortu beharko duzue.

- Fluxu-diagrama nola egin garbi duzuenean, zuen jolasarena sortu. Kontuan izan beharrekoa:
- Beste bi joko-taula erabiliko dituzue.
- Ez da egongo galdera-txartelik: galderak errealitate areagotuko airudian txertatuko dituzue.
- Irabazleak bi zelulak osatu beharko ditu: landare-zelula eta bakterio-zelula.
- Taldekide bakoitzak zenbaki bat hartzen du: 1, 2, 3 eta 4.
- Diagrama amaitu ondoren, ziurtatu DENOK azaltzen jakingo duzuela.
- Irakasleak zenbaki bat esango du. Zenbaki hori duenak azalduko du taldearen diagrama.
- Lehendabizi paperean egin. Ondoren erabili diagrams.net edo antzerako aplikazio bat zuena digitalean sortzeko.
Nahi baduzu, ireki diagrams.net-era lotura, deskargatu eredua, eta ireki aplikaziotik. - Probatu zuen diagrama: jarraitu lau txanda erreal (bakoitzak bat) eta zuzendu aurkitutako akatsak.
