AIAKO HARRIA

Parke naturala

SARRERA

BAT

Bilaketak nola egin argi duzuenean, Aiako Harriko bisita birtualerako sarrera-testu bat idatziko dugu, eta ondoren audioa grabatu.

Testua eta audio-grabaketa zuen portfolio digitalean gorde beharko dituzue «1-Sarrera» izenez.

ATMOSFERA

Bi

Aiako Harriko parkearen barruan ez dago airearen kalitatea neurtzeko estaziorik. Gertuen dagoena erabiliko dugu: Lezokoa.

Oraingoan grafikoak sortu beharko dituzue, bisita birtualean txertatzeko.

Grafikoak, kalkuluak eta audioak portfolio digitalean gorde «2-Airea» izenez.

GEOSFERA

Lehenik, arroken zikloa zer den ezagutu eta ulertu behar dugu:

Hiru

Aiako Harrian zer arroka-mota dauden ikertu.

Horretarako mapa litologiko bat beharko dugu. Beheko mapa interaktiboan aurkituko duzue.

Testua eta audio-grabaketak zuen portfolio digitalean gorde beharko dituzue «3-Arrokak» izenarekin.

Lau

Aiako Harriko mineralei buruzko galderak erantzun ondoren, bisita birtualean txertatzeko testu eta audioak prestatu beharko dituzue.

Testua eta audio-grabaketak zuen portfolio digitalean gorde beharko dituzue «4-Mineralak» izenarekin.

HIDROFERA

Bost

Aurreko bideoan ikusi eta erantzun duzuena kontuan hartuta, ipuin txiki bat idatzi behar duzue era kooperatiboan.

Ipuina portfolio digitalean gorde «5-Uraren zikloa» izenez.

Sei

Aurreko ariketetan balantze hidrikoari buruz ikasi duzuenarekin testu labur bat egin behar duzue, ibilbide birtualean txertatu ahal izateko.

Testua eta audioa portfolio digitalean gorde «6-Hidrologia» izenez.

BIOSFERA

Zazpi

Aiako Harriko beste zenbait izaki bizidunen sailkapena egiten saiatuko gara.

Lehenik papera erabiliko duzue, banaka gako dikotomiko bat eraikitzeko. Gero Interneten dauden tresnetako bat erabili (whimsical, canva…), egindakoa zuen portfolio digitalean gordetzeko «7-Gako dikotomikoak» izenez.

Zalantza baduzue begiratu eredua, aurreko jolasean erabilitako landareekin egindakoa.

Zortzi

Kontuan izan izaki bizidunei buruzko informazioa gure bisita birtualean txertatu behar dugula.

Horretarako, aurreko ariketetan landutako zenbait izaki bizidunen deskribapenak prestatuko ditugu.

Azpian duzuen mapa, eta bideo bidezko azalpena, lagungarria izan daiteke.

Testua eta audioak portfolio digitalean gorde «8-Izaki bizidunak» izenez.

Bederatzi

Azkenik, Aiako Harrian aurki daitekeen mehatxaturiko espezieetako bat aztertuko dugu: okil beltza.

Banatu lana taldekideen artean, gelan ahozko aurkezpen txiki bat egiteko. Aurretik, zirriborro bat idatzi eta irakasleari erakutsi beharko diozue.

Zuzendutako testua eta audioa «9-Okilbeltza» izenez gorde zuen portfolio digitalean.

BISITA BIRTUALA ERAIKI

Mapa interaktiboan kokatuta dituzue bisita birtuala eraikitzeko erabil ditzakezuen argazkiak eta gune bakoitzean adierazita zer informazio txertatu dezakezuen. Argazki-bilduma behean duzuen «argazkiak» botoia sakatuz jaitsi.

Kontuan izan puntu bakoitzaren kokapen geografikoa eta orientazioak, puntu batetik bestera sortzen duzuen nabigazioa errealista izan dadin.

Bisita birtuala egiteko Panoee aplikazioa erabil dezakezue, edo haren antzekoa den edozein aplikazio.